Ospa ezazu zure ezkontza beti amestu izan duzun bezala. Carlton hotelean, zure ospakizuna gertaera ahaztezin bihurtuko duten arreta paregabez inguratuta. Ospakizun mota bakoitzerako pentsatuta dauden eta nahierara egokitu ditzakezun menu-aukera zabala aurkituko duzu.
Eta, jakina, arreta profesional, aditu eta pertsonalizatua jasoko duzu, aukeratzen lagunduko dizuna, xehetasun guztiek distira egin dezaten.
Carlton hotelak areto dotore eta bikainak ditu. Horregatik, zure ospakizunaren fase bakoitzerako zona noble bat daukagu: Cristalera izenekoa, ongietorriko koktelerako. Areto Inperiala oturuntzarako. Eta Areto Urdina eztei-dantzarako.
Kontsultatu egun libreen egutegia eta 122 €-tik aurrerako menu-aukera gure Ezkontza eta Bankete Sailean.