Carlton hotela Bilboko eraikin enblematikoenetarikoa da. Federico Moyua plazan dago, Bilboko zabalguneko merkataritza-kale garrantzitsuenek bat egiten duten gunean. Monumentu arkitektoniko, historiko, artistiko eta kultural izendatu zuten. Guztiz eraberrituta dago eta etengabe ari da eguneratzen gure bezeroen nahiak erabat gogobetetzeko aukera ematen diguten hobekuntzekin.
142 gela handi ditu (250 m2-ko suite inperiala, 5 demisuite, goi-mailako 21 gela eta 115 gela estandar), denak estilo klasiko finean apaindutakoak eta azken aurrerapen teknologikoekin hornituak.