1926an inauguratu zenetik, Carlton Hotela da Bilboko eraikinik adierazgarrienetako bat eta hotelik dotoreena. Monumentu arkitektoniko, artistiko, historiko eta kultural izendatua dago; eta, bere historian, gertakari sozial eta kultural garrantzitsuen egoitza eta lekuko izan da.

Bilboko erdialdeko merkataritza eta negozioetako gune nagusietakoa den Federico Moyua plazan kokatua, Carlton Hotela erabat eraberritua dago, baina hala ere etengabe ari da eguneratzen; horrek guztiak gure bezeroen igurikimenei behar bezala erantzutea ahalbidetzen digu. Horren froga da hoteleko instalazio guztietan dagoen doako Wi-Fi zerbitzua.

Bilboko hirian duen kokapen estrategikoak mota guztietako ekitaldi, bilera, kongresu eta konbentzioak egiteko lekurik aproposena bihurtzen du eraikin eder hori. Carlton Hotelean 142 gela zabal daude 6 solairutan banatuak, bezero zorrotzenarentzat ere dekoratutakoak, hotelaren dotoretasun paregabea nahasezin bihurtzen duen luxu eta xehetasunezko marko batean.

Oparitu 5 izar Promozio Berezia Hotel Carlton

Datak: 01/01/2012 - 31/12/2013
Promozio honek logela superior bikoitza, Buffet gosaria eta opari berezia (Errioxa Ardo botila) barne ditu. Gainontzeko zerbitzuak: Bulgari amenitie-ak, zapata garbiketa eta doaneko late Check-out. Opari bat denes, eskaintza honek aldaketak onartzen ditu: erreserba egiterakoan data mugatu beharko da, gero aldatuz (baliagarritasunaren arabera).
Guggenheim 5 izar Promozio Berezia Hotel Carlton

Datak: 10/01/2013 - 30/12/2013
Goza ezazu asteburu bat Bilbon eta gera zaitez hiriko hotel emblematikoenean. Promozio honek logela bikoitza, Buffet gosaria eta Guggenheim Museorako sarrera bi ditu barne. Egonaldiaren zenbateko osoa aldez aurretik ordaintzea derrigorrezkoa da. Berehalako kobrantza kreditu txartelan ez da itzulgarria izango. Ez dira aldaketak ezta ezeztapenak onartzen. Erreserba egiterako momentuan erabilgarritasunari lotutako eskaintza.
PREZIORIK ONENA BERMATUA
Egin erreserbak zuzenean hemen, hotelaren webgunean, bitartekaririk edota komisiorik gabe.

Prezio hoberik ez duzu aurkituko, hitz ematen dizugu.
Ospatu ezazu zure ezkontza Bilboko Hotel Carltonen

Hotel Carltonek zure eskura beharrezkoa jartzen du zure ametsetako ezkontza egia bilakatzeko. Gure profesionalitatea eta urteetan zehar lortutako esperientzia zure ezkontza bakarra eta ahaztezina egingo du. Ametsetako ezkontza, ametsetako hotelan. Gainontzeko informazioa eta hotela ikusteko deitu 946611724 edo eventos@aranzazu-hoteles.com.
