Goya. Asmatutako estanpak Bilboko Arte Ederren Museoan
Goyaren erakusketa, Asmatutako Estanpak.
Erakusketak Francisco de Goyaren (Fuendetodos, Zaragoza, 1746–Bordele, Frantzia, 1828) erreferentziazko lau grabatu-serie erakutsiko ditu; hain zuzen ere, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako paperezko lanen fondo zabalean gordetzen diren serieak: Kapritxoak (80), Gerraren hondamendiak (82), Tauromakia (40) eta Burugabekeriak (22).