Argital Sariak Hotel Carltonen
Hotel Carltoneko Imperial Aretoan Argital Sariak eman dira. Aurtengo sarituak hurrengoak izan dira: Enrique Vila-Matas, Joanmari Irigoien eta Carlos Simó, Fandeko aurrepresidentea. Bestetik, ikuskizun anitzak izan dira: Olatz Saitua sopranoa, Anje Duhalde abeslaria eta bukatzeko Zuberoako Maskarada dantzak (5 dantzari eta 3 musikari). Ospakizunaren aurkezpena Félix Linares eta Terese Mendiguren burutu dute.