Zerbitzu Komunak
Carlton Hotelean gure bezeroak tratu pertsonalizatuena eta esklusiboena jasoko du une oro, eta arreta zuzenaz, profesionalaz eta pertsonalizatuaz gozatuko du.
- Bilerak eta banketeak egiteko 12 areto pribatu, 20 eta 300 pertsona bitarteko edukiera dutenak (1.200 pertsonako edukiera guztira).
- 24 orduko gela-zerbitzua, arropa garbitzeko zerbitzua / tindategi-zerbitzua, espres ikuztegia, 24 orduko gordailu-zaintza.
- "Bar Grill" kafetegia, goi-mailako koktelak, kopa eta pintxo landuak.
- Carlton Jatetxea, goi-mailako euskal eta nazioarteko sormen-sukaldaritza.
- Gimnasioa. Hoteleko lehen solairuan kokatua dagoen zerbitzu hori doakoa da bezeroarentzat, eta fitness, kardiobaskular, aerobiko eta anaerobikoetarako beharrezko guztia du. Horrez gain gune hezea dauka, lurrunezko bainuarekin.
- Business Center-a. Doako langunea zure eskura, PCarekin, inprimagailuarekin, Interneteko konexioarekin eta doako minibarrarekin hornituta.
- Wi-Fi doan hoteleko gela eta areto guztietan.
- Garaje pribatua.